Historia

1984-85 ikasturtean hasi zuen ibilbidea Malerreka euskaltegiak

Garai hartan, euskaltegi biak ala biak Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeko kide ziren, eta hala segitu zuten 1989ko ekaina arte, Nafarroako AEK-ko beste hainbat euskaltegirekin batera egitura horretako kide izateari utzi zioten arte, koordinakunde horren autonomia politikoaren gaineko desadostasunak zirela medio.

Urte hartan kanporatutako euskaltegi horiek eta AEKtik ateratzea erabaki zuten Gasteizko eta Arabar Errioxako euskaltegiek IKA sortu zuten, Nafarroa Garaian eta Araban diharduten hainbat euskaltegiren koordinakundea.