2024-25 ikasturtea
Ezagutu gure eskaintza!
Badira lau hamarkada Malerreka euskaltegian helduak euskalduntzen ari garela. Urte horietan guztietan, asko eta asko izan dira gure euskaltegian euskalduntzea lortu duten herritarrak.
Gure euskaltegiaren helburua ahalik eta euskal hiztun gehien lortzea da, ahalik eta epe laburrenean. Helburu hori erdiesteko, metodologia komunikatiboa erabiltzen dugu, gure ikasleek egunerokoan maizenik dituzten behar komunikatiboak euskaraz bete ditzaten, bizitzaren alor guztietan euskaraz eroso eta egoki ari daitezen.
Eskola emateko erabiltzen ditugun materialak eta programazioa Iruñerriko IKAk sortuak dira, eta 40 urtetik gorako lan didaktikoaren emaitza dira.